XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izaera, alakotz, izatearen egokera dala esan dezakegu, len galdetu dugunez, zerki bakoitzarentzat izatean asten dan unealdi berean agertzen dala; ta bakoitzari buruz izan baño lenago iñun ez dagoela.

Jakiña izan baño lenagokoa izaneza dala diñogu; baña, egitan, da'la esan al dezakegu?, ezer ezpaita; ez dana nola zer dan esan?, iñola noski, guztiz eziña dugu ori; orrela izaneza gure baitan eratzen dugun asmo bat baño besterik ezta.

Izan al diteke izaera beste asmo bat bakarrik?; orixe esan ezin dezakegulakoan gagoz, izaera zerbait ba-dala ukagaitza baita, izateaz azaltzen dana; gauza bera al dira izatea ta izaera?, ez dugu uste gauza berbera dirala, bearbada izaera izatearen egipena dala esan genezake, ta edozein eraz asmo biak orrela guztiz alkarturik agertzen zaizkigula ikus ditzakegu, zerki bakoitzarentzat agertzen dala, eiki, izaera lits bateaz; zentzundunentzat ez edo dago litsik eta guzientzat berdin agertzen dala ikusi diteke; baña zentzungabekoentzat ezin guzientzat orixe bera esan; e.b., zer da izaera betikotasunari buruz?

Betikotasuna, itzak adierazten duen bezela, betikoa da, ez du izan asierarik eta amairik ere ez du izango; alaz ere betikotasunaren izaeraz mintzatzen gera noiz-nai, betikotasunak bere izaera ba-duela adierazten; eta betikotasuna betikoa dan ezkero oramplt;rampgt;ela be izan bearamplt;rampgt; bere izaera ere.

Baña izaera ez da, beti, betikoa, batzuetan eta izaki batzuetarako amaitzen dalako; e.b.: tximist-indarra igarotzen danean bere izaera ba-duela diñogu, baña bein igaro ezkero bere izaera ere galtzen du.

Oramplt;rampgt;engatik, apika, izaeran oro ba-dagoela adierazteko, asmoa da ta ez edo da besterik; alakotz, egokera ta izaera batera datoz guzirako, egon eta izan lits bereziak agertzen, gauza bera baterako dagozkionak.